Misioa
Lares Euskadi izenak barne hartzen ditu adineko edo mendeko pertsonen zerbitzura urte luzez lanean aritu diren Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde.
Ez dugu irabazi asmorik, elkartasuna eta gizarte-konpromisoa ditugu inspirazio- eta motibazio-iturri.
Elkar babestea eta laguntzea oinarri duten loturak garatzen ditugu, gure zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonen onurarako.
Pertsonei arreta pertsonalizatu eta osoa eskaini nahi diegu, dimentsio eta balio guztiak estali eta garatuko dituena.
Giza kalitatez eta profesionaltasunez lan egin nahi dugu.
Gurekin lanean aritzen diren pertsonek zerbitzuari balioa eransten diotela sinetsita gaude; horregatik, haien gaikuntza, motibazioa eta inplikazioa sustatzen ditugu.
Gure prozesuak etengabe hobetzeko konpromisoari eusten diogu, gure esku-hartzeek eta jokabideek etika errespetatzen dutela bermatuta eta gure baliabideak erantzukizunez eta eraginkortasunez
Hirugarren sektorean aritzen gara, laguntza-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen esparruan; hala, gure helburua da Gizarte Zerbitzuen Sistema hobetzen lagunduko duen sektore solidario eta esanguratsu bat lortzea.
Ikuspegia
Lares Euskadi osatzen dugun erakundeok hau erdietsi nahi dugu elkartearekin:
Talde kohesionatua,elkarrekin eta modu koordinatuan hazten dena, proiektu komun baten pean,pentsaera, ahots eta presentzia propioarekin hiru euskal lurraldeetan.
Talde gisa eta elkarteko kide bakoitzaren praxiaren bitartez bere esku-hartzeen eta jokabideen giza kalitateagatik, teknikagatik eta etikagatik ezaguna den taldea, berrikuntza bultzatzen duena.
Gizartearentzat baliagarria dentalde bat, harekiko konpromisoa duena, irabazi asmorik gabeko kudeaketaren emaitza positiboak gizarte horri itzuli nahi dizkiona, gizarte-dinamizazioaren eta -eraldaketaren bitartez eta gizarte-politikak hobetzeko modu aktiboan parte hartuz.
Talde solidarioa, hirugarren sektoreko gainerako erakundeekin eta gainerako Lares elkarteekin lankidetzan aritzen dena.
Ekonomikoki iraunkorra den talde bat, erakundearen helburuak gauzatzeko besteko egonkortasun ekonomikoarekin eta elkarteko kide diren erakundeei zerbitzuak emateko gaitasunarekin.
Balioak
Lares Euskadi oinarritzat hartuta:
- Gizakien balioa, gizaki bakoitzaren balioa, dimentsio guztietan.
- Profesionaltasuna zaintzak ulertzeko eta gauzatzeko moduan.
- Giza kalitatea etaberotasuna pertsonekiko tratuan.
- Etika esku-hartzeetan eta jarduteko moduetan.
- Koherentzia defendatzen diren printzipioen eta garatzen den praxiaren artean.
- Zorroztasuna, eraginkortasuna eta gardentasuna baliabideen kudeaketan.
- Etengabeko hobekuntza kalitate-politikaren ardatz gisa.
- Aurrea hartzeko jarrera, proaktibotasuna eta berritzeko nahia.
- Elkartasuna eta elkar babestea Lares osatzen duten bazkideen artean.Eskuragarritasuna eta doakotasun-espiritua.
- Talde-sentimendua, identitate partekatua.Interes partekatuak.Kohesioa.
- Inplikazioa gizarte-arazoei aurre egiterakoan eta gizarte-politikak hobetzeko prozesuetan.
- Lankidetzan aritzea eta aliantzak bilatzea.
Albisteak
Ezagutu gure elkarteari eta sektore osoari loturiko gertaerarik berrienak.
Gure kideak
Ezagutu Euskadin dauden eta gure elkartearen parte diren 28 egoitzak.
Kontaktua
Zalantzarik, iradokizunik edo galderarik izanez gero, gustura erantzungo dizugu.Laguntzeko gaude.